XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agonian daudenai ongi iltzen lagunzerakoan esaten diran otoitz, ta erreguak gau artan il bear bazenduke bezelako arreta eta berotasunarekin irakurri, eta irakurtzen dezuna, buru, ta biotzean erabiltzea, orduan egiten diozun zere animaren eskeintza edo rekomendazio arek eriotzako ordurako balio izan daizula Jaunari erregutuaz.

Itz labur gozo, jakulatori sutzu batsuek zuzendu Jesus, Maria, Jose, Aita San Prantzisko ta gañerako zerutarrai: Ur bedeinkatuarekin zere burua, oia ta inguruak busti, deabrua uxatzeko, bere tentazioetatik obeto libratzeko: bada urbedeinkatuak indar aundiak ditu etzai onen kontra.

Esagutzen ditugu personak, beren etxetik kanpora lo egitera dijoazenean, botillatxo baten urbedeinkatua eramaten dutenak, gaubean, ta goizean berarekin aitarendu, edo ziñatzeko.

Egun onetan lenago artutako asmo santuak berritu, Santokristoa, Ama Maria, Aita San Jose ta San Prantziskoren iruditxo edo estanpak, eta urbedeinkatua beti zure oiaren aurrean edukitzeko asmo erabakia artu zazu....

Erretiroko egun santuan aitatu ditugun gauza guztiak ezin badituzu, beretatik aldituzunak egin itzatzu, eta Jaunaren laguntza, ta bendizio ugariak zurekin izango dituzu, eta azkenian eriotza on baten bitartez zeru ederrean sartuko zera.

Ala gerta dakisula.

Aratuzte, edo iñuteri egunetan, al duten Kristau gustiak, egin bear dute.

1. Konfesio on bat.

2. Iru egunetan Jauna artu.

3. Egun abetako eleizkizun eta sermoitara zintzo aurkestu.